V. Ñañarriko Rallyesprintean Txus Jaio izan da azkarrena eta Arana irabazlea.

Irurako Ikastolaren alde dirua biltzeko V. Ñañarriko Rallyesprinta jokatu da gaur Alegia eta Amezketa bitartean. Antolatzaileek nahi adina jende ez da hurbildu probara, eguraldia ere aurka izan baitute. Probari dagokionez, azkarrena, Txus Jaio izan da. Hala eta guztiz ere, bere autoaren ezaugarriak medio, Jaiok ez zuen sailkapen orokorrean parte hartzen.

Sailkapen hau kontuan hartuz gero, Ander Arana izan da irabazlea. Joseba Zapirain bigarren gelditu da, bi segundora, eta Aingeru Castro seira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario